Epe, tarifa eta parte-hartzaileak matrikulatzeko prozedurari buruzko informazioa
Espainiako Kazetaritza Elkarteak (Sociedad Española de Periodística, SEP) eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak Nazioarteko Biltzarra antolatuko dute Bilbon, Bizkaia Aretoa egoitzan, 2019ko maiatzaren 30ean eta 31n. Kazetaritza hiperkonektatuaren aukerak eta arriskuak, izenburupean, kazetaritzak gaur egungo eszenatoki mediatikoan duen garrantziaren inguruan hausnartzen jarraitu nahi da bertan, kontuan hartuta askok disruptibo gisa definitzen eta sentitzen dutela eszenatoki hori. Eszenatoki horretan, kazetaritzaren mundua oso erne eta itxaroten dago berrikuntza teknologikoak audientziarekin eta haren beharrekin konektatzeko aukerak eskaintzen dituelako etengabe. Era berean, gure eremu profesionalak eta negozio eremuak hainbat motatako zailtasunei eta ziurgabetasunei aurre egin behar die (ekonomikoak, trebakuntzakoak, etab.). Horrek guztiak eragina du eta arriskuan jar ditzake kazetariek eguneroko errealitatearen aurrean dituzten jarrerak eta konpromisoa, gaiak aukeratu, bitartekaritza egin, eta beste hainbat prozesu erabakigarriren bidez. Lanbide gisa, badira kazetaritzan eragina duten hainbat ahots eta portaera parametro, sarritan zerikusirik ez dutenak tradizioz lanbidea definitu izan dutenekin (fake news, influencers delakoak).
Testuinguru horretan, azken urteetan kazetaritzaren bilakaera etengabea, krisi egoera eta, hortaz, haren esentzia eta balioak zehaztu dituzten gakoen berrikuspen kritikoa sustatu nahi da SEPen XXV. Nazioarteko Biltzarrean. Horretarako, Espainiako eta nazioarteko hizlari nabarmenak bilduko dira biltzarrera, eta parte-hartze akademikora eta profesionalera zabalik egongo da komunikazioen hainbat mahairen bidez. Mahaiak gaikako lau ardatzen inguruan antolatuko dira, gaur egungo sektorearen joera nagusiei erantzuteko helburuarekin, dela hedabideen eta herritarren arteko komunikazio ereduari dagokionez, dela edukiak (transmedia, narratiba likidoak, datuen kazetaritza, 3D formatuak, etab.) editatu, zabaldu eta hartzeko funtsezko prozesuei dagokienez, dela dinamika, kudeaketa estrategia eta balio profesionalei (norberaren marka, medialab, erredakzioen robotizazioa, start-up) dagokienez. Aurreko urteetan bezalaxe, SEPen biltzarra foro espezializatu eta erreferentziazkoa izango da, jardunean gabiltzan profesional, ikertzaile eta prestatzaileok kazetaritza etengabe hobetzeko aukeren inguruan ditugun aditu ikuspegiak bateratzeko, kontuan hartuta ahalegin handia eskatzen duen lanbide hau askotariko hiperkonexioen testuinguru batean gauzatu, analizatu eta irakatsi behar dela.
batzordeak
batzorde antolatzailea
Ainara Larrondo Ureta (Antolakuntza arduraduna), Simón Peña Fernández (UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekanoa)'Gureiker' (IT1112-16) Euskal Unibertsitate Sistemako Ikerketa-Taldearen kideak: Ainara Larrondo (Ikertzaile Nagusia), Simón Peña Fernández, Koldo Meso Ayerdi, Jesús Ángel Pérez Dasilva, Terese Mendiguren, Irati Agirreazkuenaga eta Leire Eguskiza Sesumaga
Kazetaritza II SailaBatzorde Akademikoa
SEP-en kideak: Ainara Larrondo (Zuz.), José Ignacio Armentia Vizuete, Simón Peña Fernández, Koldo Meso Ayerdi, Flora Marín Murillo, María Ganzabal Learreta, Ana Mendieta Bartolomé, María del Mar Rodríguez, Iñigo Marauri Castillo.
Batzorde Zientifikoa
Fernando López Pan (Nafarroako Unibertsitatea, UNAV), Josep María Casasús (Pompeu Fabra Unibertsitatea), Salomé Berrocal (Valladolid-eko Unibertsitatea), María Teresa Sandoval (Madrilgo Carlos III Unibertsitatea), María Ángeles Cabrera (Malagako Unibertsitatea), Luis Miguel Pedrero Esteban (Salamancako Unibertsitate Pontificia), Xosé López García (Santiago de Compostela-ko Unibertsitatea), Berta García Orosa (Santiago de Compostela-ko Unibertsitatea), Andreu Casero (Jaume I Unibertsitatea), José María Legorburu (CEU San Pablo Unibertsitatea), Ramón Salaverría (Nafarroako Unibertsitatea, UNAV), José Alberto García Avilés (Miguel Hernández Unibertsitatea), Elvira García de Torres (CEU San Pablo Unibertsitatea), Eva Campos (Valladolid-eko Unibertsitatea), Javier Díaz Noci (Pompeu Fabra Unibertsitatea), Guillermo López García (Valentziako Unibertsitatea), Pere Masip (Ramón Llull Unibertsitatea), Concha Edo Bolós (Madrilgo Complutense Unibertsitatea), Mark Deuze (Amsterdam-eko Unibertsitatea), Joao Canavilhas (Beira Interior-eko Unibertsitatea), Philip Schlessinger (Glasgow-eko Unibertsitatea), Leopoldina Fortunati (Udine-ko Unibertsitatea), Nicoletta Vittadini (Milan-eko Unibertsiatea), Steve Paulussen (Antwerp-eko Uniberstsitatea), Helle Sjøvaag (Stavanger-eko Unibertsitatea).